Gizarte Ekintza

Featured

Urretxuko +65 Foroak Argazkigintza tailerra antolatu du

Argazkia Elkarteko kide den Jesus Mari Etxeberriak eskainiko du

Urretxuko +65 Foroak, Argazkia Elkartearekin elkarlanean Argazkigintza tailerra antolatu du datorren martxoaren 21rako. Arratsaldeko  17:00etan izango da, Aizpuruenea Kultura Etxean

2024 urteko lehen bi hilabeteetan +65 Foroan barne hausnarketa eta intereseko gaien aukeraketa parte hartzailea egin da. Prozesu honetatik, taldeko kideek dituzten ezagutza eta trebetasunak partekatzeko ideia garatu da, besteak beste. Horrela, prozesu honetan parte hartu duen Jesus Mari Etxeberriak, Argazkigintza Tailerra burutuko du.

Tailerraren edukia oinarrizkoa izango da, eguneroko bizitzan argazki politak egiteari zuzendua. Argazki-kamera duenak, ekar dezala; ez duenak, telefonoak duen kamera erabiltzen ikasiko du. Ez da beharrezkoa aurretik ezagutzarik edukitzea, eta ohikoa den bezala, 65 urtetik gora dituzten pertsonei zuzentzen zaie, dohainik.

Informazio gehiago nahi duenak, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezala.

Urretxuko udala