Aurten ere, Urretxuko Udalak, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren bitartez, “Sukaldanitzak” sukaldaritza ikastaroaren 8. edizioa antolatu du.
Sukaldaritza tailerrak otsailaren 7an hasiko dira, eta azken urteetan gertatzen ari den moduan, ramadana gurutzatzen da saioekin, beraz, epe honen barne dauden bi saioak (otsailak 28 eta martxoak 14) arratsaldez egingo dira, iluntzean jakiak partekatzeko. Otsailaren 7an eta martxoaren 28an, aldiz, ohikoa den modura, goizez egingo dira. Lekua, Goierri Elkartea izango da eta izena emateko epea irekita dago jada.
Jardunaldi bakoitzean 20-25 partaide bilduko dira eta erosketak egitera joango dira elkarrekin, gero beharko dituzten osagaiak erostera. Elkartera bueltan, platera kozinatzen ikasiko dute eta amaitzerakoan elkarrekin prestatutakoa dastatu eta partekatuko dute familia giroan.
Parte hartu nahi duenak, deitu dezala 693 900 568 telefonora edo idatzi aniztasuna@urretxu.eus helbidera eta animatu parte hartzera! Tokiak mugatuak dira.

