Gizarte Ekintza
Martxoak 21ean “Batzen Gaituzten Aniztasunak” sareetan
Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak martxoaren 21erako “Batzen Gaituzten Aniztasunak” ekintza egingo du sareetan, Down Sindromea duten pertsonen inklusioaren alde eta arrazismoa eta xenofobiaren kontra.
Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetzarako Mahaiko kideak, urtarrileko bileran, hausnarketan, konturatu ziren martxoak 21, Arrazismoaren kontrako nazioarteko eguna izateaz gain, Down Sindromearen Munduko eguna ere zela.
Horregatik, ekintza bateratua egitea erabaki zuten eta hurrengo ideia proposatu zen: Down Sindromearen egunean kolore ezberdinetako galtzerdiak praktika sinboliko bezala erabiltzen direnez, horrela jantziko ditugu eta sareetan “Gaur kolore ezberdinetako galtzerdiak jantzi ditut, Down Sindromea duten pertsonen inklusioaren alde eta arrazismoa eta xenofobiaren kontra. Batzen gaituzten aniztasunak” esaldia esanez.
Instagram sare sozialean garatuko den ekintza sinboliko honen helburua aniztasun ezberdinen arteko elkartasuna isladatzea da, inongo diskriminazio motarik gabeko gizarte baten alde. Gainera, Down Sindromea duten pertsonen inklusioa, alde batetik, eta arrazismoa eta xenofobiaren kontrako borroko, bestetik, mahai gainean jartzeko intentzioa ere badago.
Ekintzan parte hartu nahi duenak, aniztasuna@urretxu.eus eta 693900568 zenbakira idatzi dezake edo Instagrameko @aniztasunaurretxu kontuarekin harremanetan jarri dadila.

