Gizarte Ekintza

Featured

LGTBIQ+ laburmetraia zikloa Urretxun

Urretxuko Udaleko  Aniztasun eta Bizikidetza sailak Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta arte eszenikoen Jaialdiko Hedapeneko laburmetraia zikloa antolatu du, ekainaren 27rako, Labeaga Aretoan, 18.00tan.

Ekainaren 28an, LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, haurtzaro – nerabezaroaren eta emakume sortzaileen gaiak jorratzen dituzten hainbat laburmetraia ikusi ahal izango dira. Hori guztia,  moderatzaile batek arinduko du eta amaitzean, solasaldia egiteko aukera egongo da.

Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta arte eszenikoen Jaialdiko ZG Hedapena atalak bi helburu nagusi ditu:

  • Jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea.
  • “Aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.”

Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegora, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakezue.

Urretxuko udala