Gizarte Ekintza

Featured

Irakurketa errazaren kluba euskaraz

Irakurtzeko eta praktikatzeko gune bat da: modu gidatuan, dibertigarrian eta taldean.

Euskaraz baldin badakizu, baina irakurtzen ez baduzu, edo hizkuntza ikasten ari bazara baina gutxi praktikatzen baduzu. Euskarazko Irakurketa Erraza Klub berrian parte har dezakezu.

Noiz: Ostegunero 15:00etatik 16:00etara

Non: Udal liburutegian

Jarduera doakoa da.

Gizarte Zerbitzuen Bulegoan eman dezakezu izena edo 943 03 80 83 telefonora deituta.

Segurtasun-neurri guztiak errespetatzen ditugu COVID-19ren aurrean.

Anima zaitez!

Urretxuko udala