Gizarte Ekintza

Featured

Irakurketa erraza

Irakurketa errazeko klubean izena emateko epea zabalik

Irakurketa errazeko klubetan matrikulatzeko epea ireki da, euskaraz zein gaztelaniaz. Irakurketa errazeko klubak pertsona aditu batek dinamizatutako topaguneak eta sozializazio-guneak dira. Dinamika irakurmena ulertzeko zailtasunak dituzten kolektiboen beharretara egokitutako materialak irakurtzearen ingurukoa da: desgaitasunen bat duten pertsonak, zahartze-arazoak edo eskolatze eskasa duten adinekoak, eskolatzeko zailtasunak dituzten gazteak, hizkuntza ikasten ari diren biztanleak. Adituen ustez, biztanleen % 30 inguruk zailtasunak dituzte idatzizko informazioa eskuratzeko, eta horrek zaildu egiten du informazio hori baldintza berdinetan garatzea. Informazio gehiago jaso edo matrikula egiteko Urretxuko Gizarte Zerbitzuen Bulegora deitu behar da: 943 03 80 83.

Urretxuko udala