Select your language

Gizarte Ekintza

Featured

Aniztasun Jaian parte hartzeko deialdia.

Urretxuko Udalak Aniztasun Jaiaren 12. Edizioa ospatuko du, maiatzaren 30ean, larunbatean, Gernikako Arbola Plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko 16ak bitartean.

Hori dela eta, Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza zerbitzutik herritarrak animatu nahi ditu jaiaren antolaketa prozesu komunitarioan parte hartzera. Antolaketa bilerak ostegunetan izango dira, arratsaldeko 17tan Udaletxeko Portaloian. Aurkezpenerako lehen topaketa apirilaren 16an izango da, eta hortik abiatuta jaia iritsi arte ostegunero elkartuko dira.

Ekitaldi honen helburu nagusia da Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztiak ospatzea. Ez hori bakarrik, festaren bitartez Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia ezagutzera eman nahi du Udalak, urte osoan isilpean lanean aritzen diren norbanako, kolektibo eta elkarteek osatzen duten lan-mahaia. Bertan antolatzen dira maiatzaren hogeitahamarrekoa bezalako festak, baina baita lanketa sakonagoak ere.

Festara bueltatuz, aipatu, jaiak aukera emango diela Urretxuarrei aniztasun ezberdinak ezagutzeko eta ospatzeko. Izan ere, aniztasun horiek ospatu beharreko zerbait direla ulertzen dugu – argitu dute Udaletik- aniztasunak dira herri bat aberats egiten dutenak, eta hori poztekoa da. Halako ekintzek, gainera, elkar ezagutzeko eta aurreiritziak gainditzeko aukera bikaina dira.  

Informazio gehiago behar duenak aniztasuna@urretxu.eus helbidera edo 693 900 568 zenbakira jo dezake.

Select your language

Urretxuko udala