Gizarte Ekintza

65 urtetik gorakoekin harremanetan jarri da Udala

65 urtetik gorakoekin harremanetan jarri da Udala

Urretxuko udaletik 65 urtetik gorako herritarren etxeetara deitu da, beren egoeraren berri izateko.

Adin tarte horretako 1090 pertsona ditugu herrian, eta hiru talde nagusitan sailkatu genituen deiak egiteko: Gizarte zerbitzuetan espediente aktiboa dutenak (249) bakarrik bizi direnak (265) eta 65 urteko beste pertsona batekin/batzuekin erroldatutakoak (308) eta 65 urtetik beherakoekin erroldatutakoak (268).

Herritar horien %97arekin harremanetan jartzea  lortu dugu asteotan, eta %4horrekin kontaktuan jartzeko lanean jarraitzen dugu.

Dei horietan beren egoeraren inguruan galdetzen genien, laguntzarik ote zuten, beharrik, nola zeuden, etab. Kontaktatutako kasu guztien artean %3ak baino ez zuen laguntza behar; gainontzekoek behar guztiak asetuta zituzten.

Laguntza jaso duten horien artean gehiengoak gizarte zerbitzuetan espediente aktiboa zuen (%48), bakarrik bizi zirenak ziren hurrengo taldea (%36) eta azkenik 65 urtetik gorakoekin erroldatutakoak (%16).

Orokorrean,  bakarrik bizi diren gehienek ingurukoen laguntza dute (familiako kideak, bizilagunak…). Dena den, badaude isolatuta dauden pertsonak, baina gutxiengoa dira eta Udaletxetik  jarraipen deiak egin zaizkie astero; nola zeuden jakiteko eta beren beharrei erantzuna egokitzeko: botikak erostea, enkarguak egitea, zaborra jaistea etab.

Urretxuko udala