Bizikidetza eta gizarte kohesioa sustatu nahian, Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak SOS Arrazakeriaren Bizilagunak ekimenarekin bat egingo du aurten ere, eta berriro, egitasmoan parte hartzera gonbidatzen ditu inguruko familiak.
Hurrengo azaroaren 24an Bizilagunak kultur arteko bazkarien 12. edizioa ospatuko da, “Hamaika zapore, mila istorio” lelopean. Ekimen horrek mahai baten inguruan bi familia bilduko ditu. Batak jatorria atzerrian du, besteak ez. Elkarrekin, kultur arteko bazkari bat partekatuko dute, aurreiritziak eta estereotipoak apurtuz eta herritarren arteko harremanak sortuz.
Argitaratu berria dagoen aurkezpen bideoa ikusi ahal izateko esteka hurrengoa da:
Eskuorria hemen ikusi dezakezu.
Edizio honetan parte hartu nahi duzuenontzat izena emateko epea azaroaren 15era arte irekita dago eta web helbide honetan egin daiteke: sosracismogipuzkoa.org/bizilagunak
Informazio gehiago nahi izanez gero, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo 693900568 zenbakira jo dezakezue.