Urretxuko +65 Foroak lehen sorospenei buruzko hitzaldia antolatu du datorren urriaren 24rako, arratsaldeko 17:00etan, Aizpuruenea Kultura Etxean, Urretxuko Gurutze Gorriaren eskutik.
Udazkenari ongietorria emateko, Urretxuko 65 urtetik gorako pertsonen Foroak, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, “Lehen sorospenak 65 urtetik harago” hitzaldia antolatu du.
Gurutze gorriaren hitzetan, saioaren helburu nagusiak bizitzako etapa honetan honako jarduetarako oinarrizko ezagutzak partekatzea da:
- Istripuak saihesten ikastea.
- Auto-babeserako eta lehen sorospenerako beharrezkoak diren prozedura eta teknika egokiak aplikatzea.
- Bizi- larrialdi egoerak identifikatzea eta ebaztea.
Hitzaldia, ohikoa den bezala, 65 urtetik gorako pertsonei zuzentzen zaie, dohainik. Informazio gehiago nahi duenak, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezake.