Irailaren 27an Urretxun Bizi Gara Harrera Eskolaren hamaikagarren edizioa hasiko da.
“Urretxun Bizi Gara” ekimenaren hamaikagarren edizio honetako saioak astearte eta ostiraletan izango dira, 9:30 – 12:00 bitartean, Urretxuko Aizpuruenea kultur Etxean. Irailaren 27an hasi eta azaroaren 29ra bitartean, guztiz doan izango diren 45 eskola-ordu jasoko dituzte ikasleek; ordu horietanhitzaldiak, txangoak, bisita eta tailerrak egingo dituzte. Aurreko edizioetan bezala, administrazioko teknikariek eta herriko hainbat erakunde eta eragileek zuzenean landuko dituzte edukiak ikasleekin. Hala nola, historia eta gizartea, kultura, enplegua, etxebizitza, hezkuntza, hizkuntza edo osasuna. Gainera, partehartzaileek egonaldia egin ahal izango dute herriko kultur elkarteren batean, elkar-ezagutza sustatzeko eta harrera nahiz egokitzapen prozesuak errazteko helburuarekin. “Urretxun Bizi Gara” harrera eskola Aniztasun eta Bizikidetza Udal Planaren barruan kokatzen da eta Plan horren helburua da gure herria osatzen duten kulturen arteko aberastasuna bultzatzeko eta topaketarako gune bat eraikitzea. Horrez gain, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren babesa ere badu; mahai hori herritarren parte-hartzeari irekita dagoen lan-batzordea da, gizarte inklusiboa eta bazterkeriarik gabekoa sustatzen duena. |
“Urretxun Bizi Gara" Harrera Eskolan parte hartu ahal izateko izena eman behar da. Matrikula doakoa da eta Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza dinamizatzailerekin harremanetan jarriz egin daiteke (Tel.: 693 900 568 – Posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Oihana).