Ekainaren 1ean Urretxuko Udalak Aniztasun Jaia ospatu zuen, Gernikako Arbola Plazan.
Ekitaldi honen helburu nagusia da Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztien ospakizuna. Hau da, guztiok ordezkatzen ditugun aniztasunak herriaren aberastasun gisa ulertzea eta aitortzea. Gainera, elkar ezagutzeko eta aurreiritziak sortzen dituzten hesiak gainditzeko aukera paregabea ere bada.