2024ko urrian hasiko dugu ikastaro berria. Izena emateko interesa dutenek, Udaletxeko harrera zerbitzuan eskaera egin beharko dute Ekainaren 25etik aurrera.
Ekainaren 27an amaituko da Urretxuko Udalak 2023ko urrian ekin zion adinekoentzako soinketa ikastaroa.
Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak, soinketa saioak eskaintzen ditu adineko pertsonei zuzenduta. Soinketaren bidez adineko pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetu nahi dira.
Ikastaroa, Urretxuko Aterpe jubilatuen egoitzan egin da.
45 bat lagunek parte hartu dute ikastaroan, hiru taldetan banatuta. Jarduera ostegunetan egin da, ordu beteko saioetan, 9:00etatik 12:00etara.