Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza sailak Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta arte eszenikoen Jaialdiko Hedapeneko laburmetraia zikloa antolatu du, ekainaren 27rako, Labeaga Aretoan, 18.00tan.
Ekainaren 28an, LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, haurtzaro – nerabezaroaren eta emakume sortzaileen gaiak jorratzen dituzten hainbat laburmetraia ikusi ahal izango dira. Hori guztia, moderatzaile batek arinduko du eta amaitzean, solasaldia egiteko aukera egongo da.
Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta arte eszenikoen Jaialdiko ZG Hedapena atalak bi helburu nagusi ditu:
- Jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea.
- “Aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.”
Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegora, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakezue.