Urretxuko Udalak zaintzei buruzko hitzaldia antolatu du datorren ekainaren 20rako, arratsaldeko 16:30ean, Aizpuruenea Kultura Etxean, gaian aditua den Olaia Arana Alvarez-en eskutik.
Apirilean eta maiatzean zaintzari buruz egindako lehen hitzaldiak arrakasta eta balorazio oso ona izan zuen. Horren ondorioz, eta orain arte landutakoari jarraipena emateko asmoz, ekainaren 20an, Olaia Arana Alvarez, gizarte langile aditua, Aizpuruenea Kultur Etxean izango da gaia sakonago aztertu eta azaltzeko.
Olaia Arana Alvarez, zaintzen arloan 23 urtetik gorako esperientzia duen gizarte langilea da. Bere espezialitatea 65 urte baino gehiago dituzten eta egoera hauskor eta zaurgarrian dauden pertsonei eta euren senideei arreta ematean oinarritzen da. Gainera, 2013tik Gipuzkoako Gizartean Esku-Hartzeko Etika Batzordeko (GEHEB) kidea da eta 2019tik, Euskadiko Etika Batzordeak Koordinatzeko Batzorde Soziosanitariokoa.
Olaiak dioen moduan "gehiago edo gutxiago gustatu, denok beharko dugu zaintza. Ez da gai samurra, baina beharrezkoa da iritsi aurretik gutako bakoitzak horri buruz hausnartzea eta hausnarketa hori ingurukoekin partekatzea."
Hitzaldien izenburua, beste behin ere ZUK JAKITEA NAHI DUT izango da, eta apirileko hitzaldian hasitako hitzaldiari jarraipena emango diote; bertan landuko dira azken borondateak, eutanasia, borondatezko laguntza-neurriak edo prebentzio botereak, erabaki administratiboen eta ekonomikoen ikuspuntutik.
Gainera, bertaratzen direnek kasu eta prozesu pertsonal eta konkretuak lantzeko aukera izango dute: zalantzak argitu, aholkularitza jaso, etab.
Hitzaldiak, ohikoa den bezala, 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude eta doakoak dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, interesdunek 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakete