Aniztasun Jaiko Egitaraua prest dago
Gernikako Arbola Plazan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitartean ospatuko da jaia.
Aurten, erdigunean jarri dira elkarbanatze prozesuak eta parte hartzea; beraz, jaira gerturatzen direnek hainbat herrialdetako jakiak dastatzeaz eta komunitateko elkarteek antolatzen dituzten ekintzetan parte hartzeaz gain, henna, txirikordak, djembe, dantza ginear eta salsa tailerrak egiteko aukera izango dute.
Bertan ordezkaturik egongo diren herrialdeak izango dira: Argentina, Ekuatoreko Ginea, Errusia, Honduras, Kolonbia, Kosta Rika, Kuba, Nikaragua, Maroko, Paisos Catalans, Pakistan, Peru, Portugal, Senegal eta Venezuela. Elkarteei dagokionez, aniztasun funtzionalaren inguruan dabiltzan Marea Urdina eta Bakuntza Taldeak izango dira bertan; gainera, Urola Garaiko Emakumeen Etxeko Sua – Annar Emakume migratuen taldea, Alambique Etxeko gazteak, Gurutze Gorria, Gazte Bidean, Kolore Guztiak elkartea, etab.