Urretxuko Udalak Aniztasun Jaiaren 10. edizioa, ekainaren 1an, larunbatean, ospatuko du Gernikako Arbola Plazan, goizeko 10tik arratsaldeko 16ak bitartean
Ekitaldi honen helburu nagusia da Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztiak ospatzea. Ez hori bakarrik, festaren bitartez Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia ezagutzera eman nahi du Udalak, urte osoan isilpean lanean aritzen diren norbanako, kolektibo eta elkarteek osatzen duten lan-mahaia. Bertan antolatzen dira ekainaren batekoa bezalako festak, baina baita lanketa sakonagoak ere.
Festara bueltatuz, aipatu, jaiak aukera emango diela Urretxuarrei aniztasun ezberdinak ezagutzeko eta ospatzeko. Izan ere, aniztasun horiek ospatu beharreko zerbait direla ulertzen dugu – argitu dute Udaletik- aniztasunak dira herri bat aberats egiten dutenak, eta hori poztekoa da. Halako ekintzek, gainera, elkar ezagutzeko eta aurreiritziak gainditzeko aukera bikaina dira.
Aurten, garrantzi handia eman zaio elkartrukeari eta parte hartzeari, beraz, herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeaz eta komunitateko elkarteek antolatzen dituzten ekintzez harago, jaira gerturatzen direnek henna, txirikordak, djembe eta salsa tailerrak egiteko aukera izango dute.
Aurki-aurreratu dute Udaletik- Aniztasun Mahaiak prentsaurrekoa emango du egun horretako programa, eskaintza eta xehetasun guztiekin.