Urretxuko Udalak, otsailaren 14tik aurrera, digitalizazio tailerrak eskainiko ditu 65 urtetik gorakoentzat, Adinkide Fundazioaren laguntzarekin
Teknologia oso lagungarria da nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko eta gure senitarteko eta lagunekin harremanetan egoteko. Alabaina, “telefono adimendun” berriek eskaintzen dizkiguten erabilera guztiak ezagutzea eta erabiltzen jakitea zaila gerta liteke.
Nola funtzionatzen dun WhatsAppek? Zergatik pizten zait kamera eta gero ez dakit deskonektatzen? Zer da bideo-deia? Toki batera iritsi eta telefonoak helbide jakin batera eraman nazala, hori posible al da? Galdera horiek guztiek erantzuna dute eta uste baino errazagoa da. Horretarako, Urretxuko Udalak antolatutako digitalizazio tailerrean izena ematera animatzen zaitugu.
65 urte baino gehiago badituzu, Urretxun bizi bazara eta zure telefono mugikorra erabiltzen ikasi nahi baduzu, asteazkenero, 16:30etik 15:15era ATERPEn egingo den tailerrean parte hartzera animatu nahi zaitugu. Begirale batek, WhatsApp, kamera, bideo deiak… erabiltzen irakatsiko dizu, baita Osakidetzan edo administrazio publikoan hitzorduan online eskatzen ere.
Zure erritmoan ikasiko duzu. Ikastaroa taldearen beharretara egokituk da eta bertaratzen diren pertsonek planteatutako beharrei erantzungo die.
Eman izena! Teknologia laguntzeko dago.
Jarri gurekin harremanetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 607 612 460