Lapiko artean aniztasunaz gozatzeko Sukaldanitzak tailerretan izena emateko epea ireki da
Urretxuko Udalak euskal eta munduko sukaldaritzako doako tailerretan izena emateko epea ireki du. Otsailaren 24an, martxoaren 9an eta 23an (larunbatak) izango dira Goierri elkartean.
Maialen Fidalgok, saileko zinegotziak, adierazi duenez “6. edizioa da gaur aurkezten dugun hau, eta horrek, gure ustez bi gauza esan nahi ditu: batetik, ekimena kontsolidatua dagoela, jende artean zabaldua, eta herritarren artean ezaguna dela. Bestetik, urteak eta edizioak pasa arren bizirik dagoela, urtero plater berriak eta jende desberdina erakartzen dituelako ekimenak”.
Aurten, Sukaldanitzak otsailaren 24an hasiko da, atzerriko sukaldaritza tailerrekin; martxoaren 9an ere atzerriko sukaldaritza ikasteko aukera egongo da eta martxoaren 23an, aldiz, bertako sukaldaritza tradizionala. Zinegotziak aurreratu zuenez gainera “oso saio berezia izango da, urtetan gurekin lanean aritu den Luis Mari Perez, “Pitxin” i omenaldi txikia egingo baitiogu denon artean”.
Saio guztiak 10:30etik 14:30era egingo dira Goierri elkartean eta izen-emate epea irekia dago. Hauetako bakoitzean 10-15 partaide bildu eta zuzenean erosketak egitera joango dira, gero beharko dituztenak erostera. Elkartera bueltan, platera kozinatzen ikasiko dute eta amaitzerakoan elkarrekin prestatutakoaz gozatuko dute parte hartzaile guztiek.
Amaitzeko, gonbita zabaldu zien Fidalgok herritar guztiei Sukaldanitzaken parte hartzeko “Jarduerak gure aniztasun sozial eta kulturalaren aberastasuna aprobetxatu nahi du eta, aldi berean, giro atseginean elkar ezagutza bultzatu. Beraz, deitu 693 900 568 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera eta animatu parte hartzera! Tokiak mugatuak dira, beraz, azkar ibiltzea gomendatzen dugu.”