Urte hasierarekin Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren etapa berria hasiko da Urretxun
Urretxuko Udalak Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak 2024 urtean egingo dituen bileretan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Mahaia, 2012. urteaz geroztik martxan dagoena, iritziak eta bizipenak partekatzeko eta hausnartzeko gunea da, errespetuz eta ekitatez, eta komunitateko hainbat eragilek parte hartu ohi dute bertan.
Elkartruke prozesu honen bitartez aukerak sortzen dira aniztasuna aberastasun gisa ulertzen duen bizikidetza bat sustatzen duten jarduerak antolatzeko eta horietan parte hartzeko.
Bilerak hileko azken ostegunetan egin ohi dira, 18:00tan, Udaletxeko portaloian.
2024an ondorengo bilerak aurreikusten dira: urtarrilak 25, otsailak 29, martxoak 21, apirilak 25, maiatzak 30, ekainak 27, irailak 26, urriak 31 eta azaroak 28.
Udalak gure inguruko aniztasuna ikusarazten jarraitu nahi du, eta aukera-berdintasuna eta tokiko eremu sozial, kultural eta politikoetan baldintza berdinetan parte hartzea bultzatu ere. Lan hori erronka komunitarioa da, eta gizarte inklusiboa sortzeko konpromezua duten pertsona, erakunde eta elkarteen lan kolektiboa eskatzen du. Hori dela eta, nahi dutenek Mahaian elkartu eta bertatik koordinatu ahal izango dute.
Parte hartu edo informazio gehiago nahi duen horrek deitu dezala 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. –ra idatzi.