Urtarrileko saioan, abiapuntu bezala, urteko planifikazioa eta edukiak parte hartze prozesu baten bitartez sortuko dira.
+65 Foroa, 65 urte inguruko pertsonen ordezkaritza organoa da, eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintzan, exekuzioan eta jarraipenean parte hartzen du.
Sentitzen diren iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da foroa: Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera.
Urteko lehenengo saioa urtarrilaren 18an izango da, ohi bezala, hilaren azken aurreko ostegunean, 17:00etan, Urretxuko Udalan.
Ondoren, 2024erako hurrengo topaketak aurre-ikusten dira: Otsailak 22, Martxoak 21, Apirilak 25, Maiatzak 23, Ekainak 20, Irailak 19, Urriak 24 eta Azaroak 21.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegora, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakezue.