Datorren uztailaren 28ra arte zabalik izango da matrikula egiteko epea.
Udalaren ekimen hau Euskal Herritik kanpo jaio diren adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago, Urretxuko eta Urola Garaia eskualdeko gizartearen, historiaren, aukeren eta baliabideen inguruko ezagutza handiagoa izan nahi duten guztientzat.
“Urretxun Bizi Gara” ekimenaren hamargarren edizio honetako saioak astearte eta ostiraletan izango dira, 9:30 – 12:00 bitartean, Urretxuko kultur Etxean. Irailaren 22an hasi eta azaroaren 24ra bitartean, guztiz doan izango diren 45 eskola-ordu jasoko dituzte ikasleek; hitzaldi, txango, bisita eta tailer modura. Aurrekoetan bezala, administrazioko teknikariek, eragileek eta herriko erakundeek zuzenean landuko dituzte edukiak ikasleekin; historia eta gizartea, kultura, enplegua, etxebizitza, hezkuntza, hizkuntza, osasuna, etab. hizpide hartuta.
Gainera, partehartzaileek egonaldia egin ahal izango dute herriko kultur elkarteren batean, elkarrekiko ezagutza sustatzeko eta harrera nahiz egokitzapen prozesuak errazteko.
“Urretxun Bizi Gara” Aniztasun eta Bizikidetza Udal Planaren barruan kokatzen da, gure herria osatzen duten kulturen arteko aberastasuna bultzatzeko eta topaketarako gune bat eraikitzeko helburuarekin. Horrez gain, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren babesa ere badu, herritarren parte-hartzeari irekita dagoen lan batzordea, gizarte inklusiboa eta bazterkeriarik gabekoa sortzea bultzatzen dituena.
“Urretxun Bizi Gara" Harrera Eskolan parte hartu ahal izateko izena eman behar da. Matrikula doakoa da eta Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza dinamizatzailerekin harremanetan jarriz egin daiteke (Tel.: 693 900 568 – Posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Oihana).