Giza Liburutegiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek hurrengo apirilaren 20an
2023ko liburuaren eguna dela eta, Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak, +65 Foroarekin elkarlanean, Urretxuko lehen Giza Liburutegia antolatu du apirilaren 20rako, arratsaldeko 17tik 19ra, herriko Liburutegian.
Ekintza honetara gerturatzen denak 6 “pertsona-libururekin” 15 minutuz elkarrizketan aritzeko aukera izango du, hauen istorio pertsonalen bitartez aurreiritziak gainditzeko bidea eginez.
Saio honetan era eta garai ezberdinetako migrazio prozesuak, gurpil-aulki baten gaineko bizitza, beste garai batetako Urretxu eta beste hainbat gaiak ezagutu ahal izango ditugu gertutasunez eta zuzen-zuzenean.
Jarduera honetan parte hartu edo informazio gehiago nahi duen horrek 693900568 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi dezala.