Urretxuko +65 Foroak “Emozioak Mugimenduan” ikastaroaren aurkezpena antolatu du otsailaren 16rako.
+65 Foroak, otsailak 16rako, arratsaldeko 5tan, Maria Alonsok bideratzen dituen “Emozioak mugimenduan” saioen aurkezpena antolatu du, egun horretan bertan, kurtsoan parte hartzeko izen-ematea irekiko delarik.
Mariaren hitzetan: “Antzerki fisikoaren, adierazpen-mugimenduaren, gorputz-kontzientziaren eta taldeen fazilitazioaren dinamiken bidez, tailer honek gure gorputzarekiko lotura eta gure emozioen adierazpen osasungarria sustatzen ditu, modu jasangarri eta seguruan. Jolasa, entzutea eta konfiantza dira tailer honen oinarriak. Pertsona bakoitzaren erritmoei eta beharrei erreparatzen diegu, pertsona bakoitzak une bakoitzean parte hartu nahi duen modua errespetatuz.”
Aurkezpena 65 urte baino gehiagoko pertsonentzat zuzendurik dago eta Alonsoren azalpenez gain, froga saio bat ere egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago nahi duenak, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegora, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezala.