“Buruz” garun gimnasioko Emma Ocamica Balenciagaren eskutik
Hurrengo irailaren 27an, 17.00tik 19.00ra, Aizpurunea Kultur Etxean Garunaren Gimnasiarako Kurtsoa aurkeztuko duen hitzaldia egingo da
Garunaren gimnasia neuronen plastizitatean oinarritua dago, eta honen oinarrizko helburua da estimulazio kognitiboa. Nagusien kasuan ariketa hauek oso garrantzitsuak dira dementziaren agerpenaren prebentziorako, garunak gazte eta aktiboa mantentzen bait dituzte.
Kurtso hau osasuntsu adindu nahi duten horientzat zuzendua dago, eta aurkezpen hitzaldiaz gain, 8 saioko garapena du. Saio hauek astelehenetan izango dira, 16.30tik 18.30ra: urriaren 17 eta 24an, azaroaren 7, 14, 21 eta 28an, eta amaitzeko, abenduaren 12 eta 19an.
Doako jarduera honetan izena emateko interesa duzuenok Urretxuko aniztasun eta bizikidetza dinamizatzaileari zuzenduz egin dezakezue (Tel.: 693 900 568 – Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).