“Sukaldanitzak: Aniztasuna lapiko artean” errezeta liburuaren aurkezpena
Bi urtez ezin ospatu eta gero, berriz ere bueltan da Aniztasun Jaia. 2013an eman zitzaion hasiera, eskualdeko kultur aberastasuna ikusarazteko; baina urteen poderioz handitzen eta norabidea aldatzen joan da, jatorri, etnia, kultura, erlijio, sexu orientazio, genero identitate, ideologia, adin, hizkuntza, egoera ekonomiko eta gaitasun fisiko ezberdineko bizilagunen topagune eta ospakizun gune baterantz.
Ekitaldi honek, alde batetik, gure kaleetan dagoen aniztasuna ikusarazi eta baloratu behar zuela iruditzen zitzaigun, eta bestetik, bazterkeria eza eta gizarte inklusiboa erreibindikatzea. Hori dela eta, garrantzitsua iruditzen zaigu, berriz ere, martxan jartzea.
Gainontzean, Jaiak bere idiosinkrasia mantentzen du. Beste urte batez lantalde baten bitartez antolatuko da, eta bizikidetzarekin eta aniztasunaren kudeaketarekin modu positiboan konpromisoa duten pertsonek, kolektiboek eta elkarteek har dezakete parte. Hainbat modutan parte hartuko da: gastronomia postuekin, ikuskizunekin, tailerrak antolatuz edo antolamenduko boluntario gisa.
Bestalde, Aniztasun Mahaitik herri mailako aniztasunarekin erlazionaturik dagoen Errezeta Liburu bat aurkezten dugu, “Sukaldanitzak. Aniztasuna Lapiko artean” izenarekin, denbrarekin, pil-pilean goxo-goxo egiten joan den proiektu herrikoia. 31 errezeta jasotzen ditu liburuak, gastronomia eta kultura ezberdinak ezagutzera eramango gaituztena. Gainera, horietako asko Aniztasun Jaian ere aurkituko ditugu. Liburua fisikoki bakarrik ez, formatu digitalean ere aurkituko da web orrialdean.
Horrela, ostegun honetan, 18:00etan udaletxeko portaloian, Aniztasun Mahiaren deialdia aprobetxatuz, Aniztasun Jaiaren eta errezeta liburuaren aurkezpenena egin zen. (Argazkia Javier Aguadorena da).
Argibide gehiago behar izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora jo dezakezue, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora edo 943038083 telefonora deitu.