Urretxuko Udalak euskal sukaldaritzako doako tailerretan izena emateko epea ireki du.
Aurreko urteetan izan zuen harrera ona dela eta, aurten ere Aniztasuna eta Bizikidetza Mahaiak SukaldAnitzak sukaldaritza tailer multikulturalak antolatuko ditu berriro. 2020etik geldituta zegon programa hau, Covid-19a medio, eta aurten berreskuratuko da.. Hiru euskal sukaldaritza tailer eta munduko hiru sukaldaritza tailer izango dira. Guztiak ere tokiko boluntarioek eskainiko dituzte herriko hainbat elkartetan.
Udalak, dagoeneko zabaldu du epean, Goierri elkartean otsailaren 26an, martxoaren 12an eta 26an e11:00etatik 14:30era egingo diren euskal sukaldaritza tailerretan izena emateko.
Tailer bakoitzeko 12 partaide biltzen dira erosketak egiteko eta gero, giro lasaian eta jai giroan erositakoak prestatzeko.
Aurreko edizioetan ohikoa zen prestatutako platerak elkartean bertan jatea. Aurten, berriz, bizi dugun egoera dela eta, parte hartzaileek aukera izango dute, jakiak etxera eramateko, edo, bertan jateko. Elkartean bazkaltzea erabakitzen badute, gainera, euren familiak ere gonbidatzeko aukera izango dute; betiere, aurretiaz abisatuta.
Jarduera honek gure aniztasun sozial eta kulturalaren aberastasuna aprobetxatu nahi du eta, aldi berean, giro lasaian elkar ezagutzea bultzatu.
Parte hartu nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo behar dute, 943 08 80 83 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi. Tokiak mugatuak dira, eta lehen aldiz parte hartzen dutenei emango zaie lehentasuna.
Egitarauaren bigarren zatia, munduko sukaldaritza tailerrak, apiriletik aurrera jarriko da martxan. Data gerturatu ahala, informazioa zabalduko dugu.
Amaitzeko, Aniztasuna eta Bizikidetza mahaitik gonbidatu eta animatu nahi zaituztegu ekimen honetan parte hartzera; lotsak alde batera utzi eta sukaldaritza aitzakia hartuta herrialde eta herritar ezberdinak ezagutzera.