Arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko, “zurrumurruen aurkako” agenteen VI. Prestakuntzarako deialdia egin du Udalak
Urretxuko Udalak, laugarren urtez jarraian, “zurrumurruen aurkako” hiru prestakuntza-saio antolatu ditu azaroaren 8, 15 eta 23ko arratsaldeetan, 18:00etatik 20:00etara. Saio horietan parte hartzea doakoa da, eta herritar guztiei irekita dago, baita erakundeei, gizarte-erakundeei eta beste entitate batzuei ere. Aurten, saioek aurrez aurreko formatua berreskuratuko dute, COVID-19aren inguruko higiene- eta segurtasun-neurri guztiak kontuan hartuta.
Diskurtso populistek eta xenofoboek leku garrantzitsua bete dute azken urteotan, gutxiengoekiko, migratzaileekiko eta errefuxiatuekiko aurreiritziak edo kultura-aniztasuna bera indartuz. Zurrumurru eta albiste faltsu ugari dabiltza kalean, elkarbizitza oztopatuz eta diskriminazioa eta gorrotoa sustatuz. Prestakuntza honetako parte-hartzaileek zurrumurruen aurkako jarrera izaten ikasten dute, herritartasun kritikoko ariketa, zurrumurrua bilatu, alderatu eta desmuntatzen duena.
Parte-hartzaileek doan jasoko dituzte estatistika-datuei, kulturari eta nortasunari, estereotipoei eta aurreiritziei buruzko hitzaldiak eta prestakuntza teorikoa, eta komunikazio- eta elkarrizketa-trebetasunak eta zurrumurruak sortzeko eta hedatzeko mekanismoak identifikatzen ere ikasiko dute, horiei aurre egiteko.
Hona hemen programaren xehetasunak:
AZAROAK 8, ASTELEHENA • 18:00 – 20:00: Zurrumurruak identifikatzen. Datuek zer diote?
- Arkaitz Fullaondo – Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokia (euskaraz)
AZAROAK 15, ASTELEHENA • 18:00 – 20:00: Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak
- Sara García – Matiz Elkartea (Gaztelaniaz)
AZAROAK 23, ASTEARTEA • 18:00 – 20:00: Zurrumurruak, generoa eta immigrazioa
- Jeanne Rolande Dacougna – Biltzen, Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua (Gaztelaniaz)
Izen-ematea prestakuntza osorako edo banakako saioetarako egin daiteke. Izena emateko, Urretxuko Gizarte Zerbitzuen bulegora deitu behar da (943 03 80 83) edo posta elektroniko bat bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
Toki mugatuak dira eta izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Parte-hartzaileek maskara jantzita joan beharko dute, eta higieneari eta distantzia sozialari buruzko beharrezko arau guztiak bete beharko dituzte.