Urretxuko Udalak adineko pertsonei zuzendutako Yoga ikastaroa antolatu du.
Yoga ikastaroan parte hartu nahi duten adineko pertsonek, jubilatuak edo pensiodunak izan beharko dute. Izena emateko epea irailaren 21etik 30era bitartean irekita egongo da eta udaletxeko harrera bulegoan egin beharko da.
Bi talde egongo dira. Bien kasuan, saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira. Saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du. Lehen taldea, goizeko 09:15etan hasiko da, eta bigarrena 11:00etan.
Saioak Aizpuruenea Kultur etxean emango dira, eta urrian hasiko dira. Ikastaroa 15 euro kostako da hilabeteko.
Informazio gehiago 943 03 80 83 Gizarte Zerbitzuetako telefonoan eska daiteke.