Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak aisialdirako aukera seguru berri bat jarriko du abian, deskonexio soziala geldiarazteko
Ekainaren 1ean jarduera berri bat jarriko da martxan, Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak bultzatuta: Elkarbide paseoak. Asteartero, 15:00etatik 16:00etara, Areizaga-Kalebarren plazan elkartuko dira eta ibiltzera joango dira lagun berriak egiteko asmoz.
"COVID-19ren epidemiak isolamendu eta nahi gabeko bakardade egoerak areagotu dituela nabaritu dugu, baita kolektiboen arteko hermetismoa ere", adierazi du Mònica Leiva Mahaiko dinamizatzaileak.
"Zoritxarrez, kohesio soziala eta gure osasun mentala eragina jasaten ari dira; izan ere, azken urtean zeharkako topagune asko galdu ditugu, eta beldurrak eta ziurgabetasunak isolatzera garamatza. Horregatik, garrantzitsutzat jo dugu aire zabalean sozializatzeko aukera berri bat diseinatzea eta martxan jartzea, segurtasun-araudi guztiak beteko dituena eta, aldi berean, etxetik irtetea eta ustekabeko topaketak bultzatuko dituena ".
Dinamika erraza da: parte-hartzaileak eta dinamizatzaileak topagunean bildu ondoren, bikoteka edo hirukoteka elkartuko dira paseoa hasi aurretik. Baldintza bakarra egun horretako ibilbidea aurrez ezagutzen ez dugun norbaitekin partekatzea da.
"Elkarbide itsu-itsuan egindako hitzordu moduko bat da, aisialdirako aukera segurua, pertsona berriak ezagutzeko, elkar entzuteko eta astean ordubete partekatzeko". Egun hauetan, talde txikietan eta maskara jantzita paseatzea topaketarako bitarteko segurua da, eta ibilbideak gure herritarren aniztasun fisikoa eta funtzionala kontuan hartuta pentsatu dira.
Jarduera doakoa da, parte hartze unibertsalekoa, eta aurtengo Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian inplikatutako norbanako eta kolektibo ezberdinen inplikazioa du abiapuntu.
Parte hartzeko, hobe da aldez aurretik tokia erreserbatzea, Gizarte Zerbitzuetako 943 03 80 83 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatziz. Izena emateko aukera ere badago, asteartero Areizaga-Kalebarren plazan, jarduera hasi aurreti