Agifeseko Verónica Pazos Gizarte langileak Osasun Mentala eta Bizi kalitatearen inguruko hitzaldia eskainiko du martxoaren 22an Urretxun.
Buruko osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko gizarte-langile Veronica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan arituko da martxoaren 22an, astelehenean, Urretxun. Saioa 18:30ean izango da, kultur etxean.
Hasteko, Pazosek buru nahasmenduaren eta bizi-kalitateaz ulertzen dugunaren inguruan azalpena eskainiko du. Ondoren, buruko osasun arazoa duen pertsonaren eta bere senidearen egunerokotasuna hobetzeko hainbat kontzeptu landuko ditu: ahalduntzea, buru gaixotasuna duen pertsonak osatze prozesuan izan beharko lukeen konpromisoa, senideek gehiegizko babesa ez ematea edo gizarteratzea, besteak beste. Gainera, erabiltzailearen ongizatearen alde lan egiteko Agifesek dituen zenbait baliabide eta programa aurkeztuko ditu hizlariak. Horien artean nabarmenduko ditu aisialdi eta denbora libreko programa, senide eta zaintzaileentzako laguntza eta komunitatearen laguntza psikosozialerako programa.
- Izenburua: Buru osasuna eta bizi kalitatea
- Data: Martxoak 22, astelehena
- Lekua: Urretxuko kultur etxea
- Ordua: 18:30
- Hizlaria: Veronica Pazos, Agifeseko gizarte langilea
- Hizkuntza: Gaztelania
- Eserleku mugatuak (erreserba 943474337 telefonoan)