Hizkuntza normalizaziorako gune berri bat jarriko du martxan Udalak
Urtarriletik aurrera, Urretxuko Udalak Irakurketa errazeko Kluba euskaraz estreinatuko du, euskaraz irakurri eta mintzamena hobetu nahi dutenentzat.
"Euskaraz irakurtzen eta hitz egiten dugu" lelopean, talde hau astero bilduko da udal liburutegian, eskarmentua duen euskaldun berri animatzaile batek zuzenduta, parte-hartzaileei euskaraz irakurtzen eta mintzatzen lagunduko diena, beldurrik eta konplexurik gabe. Erabilera eta irakurketaren inguruko sozializazio- eta ikaskuntza-gunea.
Proiektua herriko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaitik sortu da, herritar gehienek euskara ezagutu eta ikasi duten arren, egunerokoan ez dutela erabiltzen ikusi delako. "Horrela, euskara, ahoskatzen eta irakurtzen ez den edozein hizkuntza bezala, herdoilduz doa, ahaztuz doa, eta erabili nahi dugunean, barregarri eta segurtasunik gabe sentitzen gara". Irakurketa errazeko Klubak gune segurua eta dibertigarria izan nahi du, euskararen erabilera berreskuratu, praktikatu, okerrak egin eta gizarteratzeko, hizkuntzaren aldez aurreko ezagutza-maila kontuan hartu gabe.
Udalak bi ordutegi jarri ditu: asteazkenetan 16:45etik 17:45era eta ostegunetan 11:00etatik 12:00etara. Interesatuek Gizarte Zerbitzuetako telefono zenbakira deitu behar dute matrikula egiteko: 943 03 80 83, 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera. Udal liburutegian bertan ere jaso dezakete informazioa, edo helbide elektroniko honetara idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Jarduera talde txikitan eta aurrez aurre egiten da, COVID-19ren inguruko segurtasun-jarraibideak errespetatuz. Parte-hartzea doakoa da.