Betirako doako laguntza eta arreta psikologikoko programa bat da, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz maite duten persona baten galera jasan dutenei zuzendua.
Agintzari SCISen talde espezializatu baten bidez, Betirako zerbitzuak entzuna izatea, informazio eta orientazio eskaintzen ditu, eta pertsonen zerbitzura jartzen du laguntza eta arreta psikologikoko prozesu bat.
Betirako zerbitzuak oso gogoan du hildakoen agurraren garrantzia, eta, horretarako, omenaldi eta agur birtualeko zerbitzu bat eskaintzen du, maite dituzteneni omenaldi ata "agur duina" egiten laguntzan duena, senide eta gertuko pertsonekin partekatuta.
Betirako 900 908 744 doako telefonoaren eta www.betirako.org webgunearen bidez sar daiteke.