Urretxuko udaletik 65 urtetik gorako herritarren etxeetara deitu da, beren egoeraren berri izateko.
Adin tarte horretako 1090 pertsona ditugu herrian, eta hiru talde nagusitan sailkatu genituen deiak egiteko: Gizarte zerbitzuetan espediente aktiboa dutenak (249) bakarrik bizi direnak (265) eta 65 urteko beste pertsona batekin/batzuekin erroldatutakoak (308) eta 65 urtetik beherakoekin erroldatutakoak (268).
Herritar horien %97arekin harremanetan jartzea lortu dugu asteotan, eta %4horrekin kontaktuan jartzeko lanean jarraitzen dugu.
Dei horietan beren egoeraren inguruan galdetzen genien, laguntzarik ote zuten, beharrik, nola zeuden, etab. Kontaktatutako kasu guztien artean %3ak baino ez zuen laguntza behar; gainontzekoek behar guztiak asetuta zituzten.
Laguntza jaso duten horien artean gehiengoak gizarte zerbitzuetan espediente aktiboa zuen (%48), bakarrik bizi zirenak ziren hurrengo taldea (%36) eta azkenik 65 urtetik gorakoekin erroldatutakoak (%16).
Orokorrean, bakarrik bizi diren gehienek ingurukoen laguntza dute (familiako kideak, bizilagunak…). Dena den, badaude isolatuta dauden pertsonak, baina gutxiengoa dira eta Udaletxetik jarraipen deiak egin zaizkie astero; nola zeuden jakiteko eta beren beharrei erantzuna egokitzeko: botikak erostea, enkarguak egitea, zaborra jaistea etab.