Eusko Jaurlaritzak, 2020ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez, etxebizitza librea alokatzeko diru-laguntzen ezohiko programa jarri du abian, COVID-19ren ondoriozko osasun-krisiaren ondorioz sortutako ahultasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko.
Laguntza horiek langileei, kontsumitzaileei, familiei eta kolektibo ahulenei laguntzeko neurri-sorta handi baten ondorio dira, ekonomia- eta gizarte-arloan oso larria den eta salbuespenezkoa den eta aldi baterako iraupena duen egoera bati aurre egiteko, 11/2020 Errege Lege Dekretuan jasoak.
Ezohiko laguntza-programa berri honen helburua izango litzateke COVID-19ren krisiak sortutako kaudimengabezia ekonomikoko egoerak arintzea, etxebizitza libreen alokairuak ordaintzea eragozten badute, bai eta pandemiak bereziki kalteberak diren beste kolektibo batzuengan duen eraginaren ondoriozko premia handiko egoerei aurre egitea ere.
- Informazio gehiago ondorengo web orrian : https://www.alokabide.euskadi.eus