Bizitza sedentarioaren ondorioei aurre egin, eta mugikortasun, gaixotasun eta mendekotasun arazoei aurre egiteko ariketa fisikoa egitearen garrantziaz kontzientziatu nahi da.
Adineko pertsonen autonomia gaitasuna mantendu eta mendekotasuna duten pertsonek izan dezaketen erorketa arriskua saihesteko, Urretxuko udalaren Gizarte Ekimen sailak ikastaroa antolatu du.
Ikastaro hau Siel Bleu fundazioaren eskutik emango da. Fundazio hau Estrasburgon sortu zen 1997an, eta ariketa fisikoaren bidez mendekotasuna duten pertsonei lagundu eta zahartzaro hobea lortzea du helburu.
Hezitzaile fisiko batek emango du ikastaroa, eta gehienez 15 pertsonako hiru talde osatuko dira. Martxoren 5ean hasiko da ikastaroa, eta astero ordu beteko saioak izango dira. Aterpe jubilatu etxean emango da ikastaroa.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, Aterpen eman dezakete izena 943 725481. Ikastaroa doakoa izango da.