Datorren urtarrilaren 8an, asteazkena, Ttipi-Etapa 2020ko programa bueltatuko da Urretxu eta Zumarragako kaleetara.
Ekimen honen helburua adineko jendearen artean ohitura osasuntsuak sustatzea da; astean behin etxetik irten eta ariketa fisikoa egiten duten bitartean, ingurukoekin harremantzeko aukera paregabea da.
Antolatutako ibilbideak lauak eta laburrak izaten dira, helburua ariketa fisikorik egiten ez duten pertsonak, eta mugikortasun arazoak dituztenak aktibatzea baita.
Hitzordua asteazkenero Areizaga-Kalebarren plazan izaten da, goizeko 11:00etan; parte hartzaile bakoitzaren fitxa seilatu (asistentzia kontrolatzeko) eta ibilaldia amaitzean salda edo kafea izango dute dohan.
Aipatu irteera guztietan monitore eta begiraleak izaten direla, eta partehartzaileek ere petoa daramatela, arazorik edo ustekaberik gerta ez dadin.
Parte hartu nahi duen oro, beraz, ager dadila urtarrilaren 8an goizeko 11:00etan Areizaga Kalebarrenen.
Urtarrilean honako egunetan irteerak egongo dira: 8,15, 22 eta 29