Abenduaren 18an, goizeko 11:30etan, Udaletxeko areto nagusian eskolako parte hartzaileei diploma banaketa ekitaldia ospatu da.
Aurtengo edizioan “Urretxun Bizi Gara” eskolan 17 herritarrek parte hartu dute. Eskola honen bidez, biztanle eta eragile ezberdinen arteko harreman sareak eraiki ditugu eta iritsi berrien egunerokotasunean lagunduko duen ezagutzak eskaini dira.
Hiru hilabeteetan gai ezberdinak jorratzeaz gainera, ingurunea ezagutzeko irteerak egin dira.
Proiektu hau aurrera eramateko, herriko biztanle, eragile eta agente ezberdinen borondatea eta inplikazioa behar izan da. Azken finean, herrira bizitzera datozen pertsonen harrera beharrei elkarlanean erantzutea da asmoa.