Aita Mari ontzia Italian lehorreratu da.
Urretxuko Udalak, Urrriaren 28an erabaki zuen Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearen eskerari baiezkoa ematea, eta honenbestez Aita Mari - Maydayterrano 2019 proiektua diruz laguntzea.
Bai Herritarren batzordeak, baita Tokiko Gobernu Batzarrak ere baiezkoa eman zioten 4000€ ko (kostu osoaren %0,6) laguntza eskakizun honi; eskaeraren atzean zegoen helburu zintzoa, proiektuaren seriotasuna, sendotasuna eta lana begibistakoak baitira; baita Libiar kostaldea bilakatu den "mediterraneoko hilobi" horretan bizirauten ari direnen edo saiatzen direnen egoera larria ere.
Proiektu honen bitartez Mediterraneo Zentralean, Libiako kostaldeetatik gertu, erreskate ontzi bat itsasoratzea zen helburua, itsaso haunditan 150-200 pertsona bitarte sorosteko gaitasunarekin. Horretarako baimenak lortu bitartean Egeoko uharteetan klinika moduan erabili da itsasontzia, larrialdi egoneratan.
Pozten gaitu esateak, zailtasunak zailtasun, Aita Marik ur haunditan itsasoratzea lortu duela, 78 pertsona erreskatatu dituela eta Italiako Pozzallo herrian lehorreratu direla.
ZORIONAK AITA MARI!