Urretxuko Santa Barbara Eguneko Zentroa ireki zenetik 25 urte bete dira.
Urretxuko Santa Barbara Eguneko Zentroa ireki zenetik 25 urte bete dira. Hori dela eta udalak eta Arreta Asitencialek, eguneko zentroa kudeatzen duen enpresak, ospakizuna antolatu dute azaroaren 26rako.
Arratsaldeko 17:30etan hasiko da urteurrenaren jaia. Besteak beste, eguneko zentroko langileek emanaldi bat eskainiko dute, eta AlgaraKlown pailazo bolondresak ere bertan izango dira.
Pertsona eta entitate asko izan dira zentroaren 25 urte hauetan modu batera edo bestera bertan lan egin eta parte hartu dutenak. Horiek guztiak bertan izango dira astearteko ospakizunean.
Urretxukoa izan zen ireki zen lehen egunetako zentroetako bat. Oso harrera ona izan du hasieratik, eta bertan ematen den Zerbitzuak balorazio oso ona jasotzen du bai erabiltzaileen aldetik eta baita hauen familiakoen aldetik ere.
Zentroa mendekotasuna duten 65 urtetik gorako adineko pertsonei zuzendua dago eta 32 plaza ditu. Asteko egun guztietan eta eskaintzen da zerbitzua, eta urte osoan bi egunetan baino ez da ixten.
Eguneko Zentroa erabiltzeko izena emateko interesa dutenek, Udaleko gizarte zerbitzuetara jo dezakete.