Martxoan berriro ere martxan jarriko dira horrenbeste arrakasta izan duen "Munduko Sukaldanitzak" sukaldaritza tailerra.
Tailer hauek Guinea Ecuatorial, Pakistan eta Morokon jaiotako urretxuarrek eskaintzen dituzte Goierri elkartean martxoak 23 eta 30ean eta Apirilaren 6an
Sukaldanitzak ez da sukaldaritza tailer arrunt bat, ordea. Aniztasun eta biziidetza mahaitik suertatutako jarduera honetan ,partehartzaileak Jose Mari Plazan elkartzen dira, behar dituzten osagaiak erostera elkarrekin joaten dira eta Goierri elkartera bueltatzen dira, bertan eguneko platerak prestatzera.
Lanak amaitu ostean partehartzaileek jakiak, mahaia eta elkarrizketa luzeak partekatzen dituzte.
Plazak mugatuak dira... eta betetzen ari dira, beraz ekimena interesatzen bazaizu eman izena lehenbailehen 943 03 80 83 telefonoan edo Urretxuko udaletxeko gizarte zerbitzuetan.