Abian da berriro ere Irakurketa Erraza lantzeko tailerra; lehen saioa atzo goizean 11:00etan izan en Urretxuko liburutegian.
"Irakurketa Erraza" lantaldea iaz jaio zen Urretxuko liburutegian, irakurtzea kostatzen zaion jendeak, edo ulermen arazoak dituztenek arazo hau gainditzeko. Taldea astean behin elkartzen da, asteazkenetan 11.00etan Urretxuko liburutegian, eta Mónica Leivaren laguntzarekin ariketa eta jokoak egiten dituzte irakurtzeko gaitasuna landu eta hobetzeko. Saioak erderaz izaten dira eta partaideak profil eta jatorri ezberdinetakoak: erdaraz ikasten ari direnak, hitz egin bai baina irakurtzea kostatzen zaienak.... denontzat dago tokia.
Zure irakurketa landu eta ondo pasa nahi baduzu zatoz asteazkenean 11.00etan liburutegira.