Eman ezazu izena Gizarte Zerbitzuen Bulegoan edo 943 03 80 83 telefonora deituta.
Etorkinei buruzko zurrumurruak bizikidetzarako arazo izan daitezke.
Diskriminazioaren aurka borrokatzeko herritarren sare batean parte hartu nahi al duzu?
Zurrumurruen aurkako eragileak izateko prestakuntza-saioetan izena emateko epea zabalik dago.
Sentsibilizatzeko gizarteko estrategia honek gure gizartean etorkinei buruz bolo-bolo dabiltzan estereotipo negatiboei aurre egin nahi die. Kulturartekotasuna, herritarren integrazioa eta bazterkeriaren aurkako jarrera konpromisotzat eta baliotzat hartuta, herritar eta entitate-sarea osatzea da helburua.
Honengatik guztiagatik, herritarrei parte hartzeko dei egiten diegu Urretxu hobetzeko asmoz jarrera-aldaketetan parte har dezaten. Immigrazioaren estereotipo negatibo guztien aurka borrokatzeko sentsibilizatzea, informazioa ematea eta gogoeta egitea dira asmoak.
Prestakuntza
Zurrumurruen aurkako eragileek ondoko gaiei buruz jasoko dute prestakuntza teorikoa: kultura eta identitatea, estereotipoak eta aurreiritziak, eta zurrumurruak sortzeko eta zabaltzeko mekanismoak. Bestalde, trebetasun komunikatiboetan ere saio praktikoa egingo dute. Doako prestakuntza- saioak azaroaren 21 eta 28, eta abenduaren 5an izango dira. Aizpuru-Enea Kultur-Etxean egingo ditugu 9:00etatik 12:00etara.
Eman ezazu izena Gizarte Zerbitzuen Bulegoan edo 943 03 80 83 telefonora deituta.