Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Bifobiaren kontrako eguna aldarrikatzen da.
Honen arira, adierazpen bat onartu du Urretxuko Udaletxeak:
Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobia kontrako eguna aldarrikatzen da.
Honen baitan, Urretxuko Udalak adierazi nahi du orientazio sexuala eta genero identitatean oinarritutako diskriminaziorik ezta indarkeriarik ez duela onartzen.
Zentzu honetan, argi dago LGTBIQ kolektiboa eta haien errealitatea ezagutzeko gero eta ekimen gehiago egiten ari dela eta horrek aurrerapausoa suposatzen duela gure elkarbizitza hobetzerakoan, baina oraindik ere asko dago egiteko eta bide horretan jarraituko dugu.
Lesbiana, gay, transexual, bisexual, transegenero eta intersexualek bere adierazpen afektibo-sexualak , askatasun osoz bizitzeko eskubidea dute eta ez da inondik ere haienganako indarkeria kutsurik onargarria. Are gehiago, aniztasunak gure gizarteari ematen dion aberastasuna azpimarratu nahi dugu.
Guzti hau kontuan hartuta Udal honek honako konpromezuak adierazten ditu:
- Orientazio sexuala eta genero identitatea edozein dela ere, herritar guztienganako errespetua jorratzea eta bultzatzea.
- Pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa eta emozionala errespetatzea eta espazio publikoan eman litezkeen adierazpen homófobo, lesbofobo eta transfoboak ez onartzea.
- Identitate sexual anitzen inguruan dagoen ezagutza ezari konponbidea jartzea eta horretarako bideragarriak diren ekimenak bultzatu eta babestea. Arlo honen hobekuntzarako lanean jarraitzea, gaia gizarteratuz eta haren ezagutzan sakonduz.
- Aukera sexual eta genero identitate guztien irudi duina sustatzea.
Era berean, horretarako antolatzen diren ekimenetan parte-hartzeko gonbitea luzatzen dugu.
MAIATZAK 17 ADIERAZPENA.pdf
Popular 109.6 KB 1969 |
17/05/2018 09:45:29 |