Beste urteetan bezala, ELKARTUk, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, 2018rako Elkarbidean Programa antolatu du, Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailarekin batera.
Programa honek hurrengo helburuak lortu nahi ditu:
- Beharrezko baldintzak bermatzea urritasun fisiko, organiko eta sentsoriala duten pertsonek beren bizilekuetatik kanpo aisialdi epe batetaz gozatzea
- Urritasun fisikoa duten pertsonei eta beren familiei aukera integratzaile, barneratzaile et ekonomikoagoa ematea arnas baliabide instituzionalei
- Urritasun fisikoa duten pertsonen autonomia pertsonala bultzatzea, aurrerantzean beraiek antolatu dezaten beren aisialdia
- Aisialdi espazio, zerbitzu eta establesimenduen irisgarritasun arazoak antzerman eta esku hartzea.
Programa honetan parte hartu nahi duten pertsonek Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan jaso ditzakete izena emateko orriak edo www.elkartu.org web orrian ere bai.
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da.