Urretxuko udaleko Gizarte Ekimen sailetik adineko pertsonei zuzendutako ikastaro berriak antolatu dira.
Tailer berri hauek, egun Aterpe jubilatuen egoitzako ikastaroen eskaintza osatuko dute. Martxan dauden memoria, aldizkari eta psikomotrizitate tailerrei, beste bi gehituko zaizkie hilabete honetan hasita.
Asteazken arratsaldeetan, Osasun eta Ongizate teknikak tailerra eskainiko da. Ikastaro honetan, parte hartzaileek beste batzuen artean ariketen bidez erlaxazio teknikak ikasteko aukera izango dute. Ikastaroa apirilaren 18an hasiko da eta ekainaren 20an amaituko da.
Ostiral goizetarako bereziki jubilatu berri diren pertsonei zuzendutako tailer bat antolatu da. Tailer honen izena Elkarrekin gogoratzen izango da. Ikastaro honek, atzoko Urretxu gogoratu eta ezagutzeko elkargunea izan nahi du, aldi berean psikoestimulazioa landu eta memoria entrenatuko delarik. Tailerra Urretxuko Kultur etxean emango da, apirilaren 20an hasi eta ekainaren 22a bitartean, goizeko 10:00etatik 11:30etara.
Tailer hauetan parte hartzeko lekuak mugatuak dira. Interesa duten pertsonek Urretxuko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan izan eman beharko dute apirilaren 13a baino lehen.