Euskara
Urretxu eta Zumarragako "Mintzalaguna" egitasmoko partaideak ikasturte amaierako bilkura egin zuten maiatzaren 27an, ostirala, Zelai Arizti kultur etxean. Lehiaketari dagokionez, hamabi galdera erantzun dituzte mintzalagunek, eta galdera guztiak ondo erantzun dituzten taldeen artean 100 euroko zozketa egin da. Elurra taldea suertatu da oraingoan saridun.
Atzo eguerdian banatu ziren “Euskaraz, pozik gainera!” kanpainari lotutako sariak Zelai Arizti kultur etxean. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko agintariak eta euskara elkarteetako ordezkariak banatu zituzten 50 euroko erosketa txartelak, herri bakoitzetik 10 txartel, beste horrenbeste dendatan erosketa egiteko.

