Euskara

Urretxuko eta Zumarragako hiru ikerlarik euren lanak azalduko dizkiete herrikideei ZIENTZIA ZETAZ jardunaldiaren baitan
Featured

Urretxuko eta Zumarragako hiru ikerlarik euren lanak azalduko dizkiete herrikideei ZIENTZIA ZETAZ jardunaldiaren baitan

Hitzaldi dibulgatiboak eta laburrak eskainiko dituzte Akizuk, Zuriarrainek eta Arrietak, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunean

Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna baliatu nahi izaten dute Urretxuko eta Zumarragako udaletako Euskara Sailek komunitateko ikerlarien lanak ezagutarazteko. Otsailaren 11n, 18:00etan, Zelai Arizti kultur etxean, Maialen Akizu Bidegainek, Irati Zuriarrain Asurmendik eta Miren Arrieta Bernarasek  aurkeztuko dituzte euren ibilbidea eta ibilbidean zehar jasotakoak, era dibulgatiboan. Hala, herrikideekin partekatuko dute euren jakintza.

Akizu soziologoa da, eta kulturgintza eta generoa ditu ikergai. Zuriarrain, aldiz, historialaria da, historia garaikidea du ikergai egun, baina Aranzadin aritutakoa ere bada. Arrieta, azkenik, larrialdietako medikua eta doktorea da.  Hogei bat minutu izango ditu bakoitzak horretarako, eta, ondoren, bertaratutakoek ere izango dute galderak egiteko aukera.

Neguko Aroz Aro diseinatzeko parte hartze saioan proposatu zuten ekintza bertaratutakoek, eta udaletako Euskara Sailek hiru partaideekin batera garatu dute jardunaldia.

Urretxuko udala