Bi berrikuntza izango ditu aurtengoak: batetik, parte hartzeko adina 18 urtera igo dute; bestetik, Gernikako Arbola Plazan izango da, Ederrena Pilotalekuan beharrean
Piztu Gazte Mahaiak hirugarrenez antolatu du sukaldaritza lehiaketa. Maiatzaren 23an izango da, aurten, eta patata tortila izango da kozinatu beharreko platera. Bi berrikuntza izango ditu aurtengo lehiaketak: batetik, parte hartzeko adin tartea zabaldu egin dute 18 urtera arte; bestetik, lehiaketa Gernikako Arbola Plazan egongo den karpan izango da, Ederrena pilotalekuan beharrean. Azken hori, ekimena eta gazteen ekimenak plazara ateratzeko helburuz egin du Urretxuko Udaleko Gazteria Sailak.
Parte hartzeko izena eman behar dute taldeek labur.eus/sukal2025 helbidean. Hiruko taldeak osatu beharko dira parte hartzeko. Dena den, inor talderik osatu ezinda badabil,
Hiru sari eta hiru bono
Hiru izango dira sariak: 1. Saria: 300 euro eta diplomak; 2. Saria: 225 euro eta diplomak; eta 3. Saria 150 euro eta diplomak. Horretaz gainera, partaide guztien artean, 50 euroko hiru bono ere zozkatuko dira, BiTarteaneko saltokietan baliatu ahal izateko. Gazteria Saileko eta Gazte Bideaneko arduradunak eta hezitzaileak izango dira.