'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenarekin 0-12 urte bitarteko haurren guraso —eta zaintzaileengan— eragin nahi du
Urretxu-Zumarragako Euskararen Transmisio Mahaia bi herrietako ikastetxe, udal euskaltegi eta udalek osatzen dute, eta euskararen familia bidezko transmisioa indartzea dute helburu. Hori horrela, Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herri osorako proposatu duen “Haurren aurrean, helduok heldu” ekimenaren bigarren ediziorako honako egitaraua prestatu dugu.
“Haurren aurrean, helduok heldu” ekimenak 0-12 urteko haurren gurasoengan eta zaintzaileengan eragin nahi du hizkuntzaren transmisioan duten garrantzia gogorarazteko. Hori horrela, honako ekintzak antolatuko dira hurrengo egunetan:
Urriaren 16an: PARKETARRAK: Guraso-haur jolasak 17:00 Zelai-Arizti parkean |
Urriaren 23an: PARKETARRAK Guraso-haur jolasak 17:00 Trintxeretako parkean |
Urriaren 17an: PARKETARRAK Guraso-haur jolasak 17:00 Belaustegi parkean |
Urriaren 24an: MAGIA TAILERRA: NIALA MAGOA 17:00 Zelai-Arizti kultur etxean |
Urriaren 18an: MAGIA IBILTARIA. NIALA MAGOA 17.00 Trintxeretatik |
Urriaren 25ean: HITZALDIA: “Pantailak euskaraz” 18:00 Urretxuko kultur etxean |
Urriaren 19an: HITZALDIA: IMANOL EPELDE “Nola hezi seme-alabak euskaraz?” 18:00 Zelai-Arizti kultur etxean |
Urriaren 26an: PARKETARRAK Guraso-haur jolasak 17:00 San Martin- Barrenkale parkean |
Urriaren 20an: BERTSO-SAIO IBILTARIA 16:30 Ikastolatik Barrenkalera |
Urriaren 27an: BERTSO-SAIO IBILTARIA 16:30 La Salletik Gernikako arbola |
Urriaren 22an: MENDI IBILALDIA: ANTIO - BELOKI 10:00 Antiotik |
Urriaren 29an: MENDI IBILALDIA: 10:00 Santa Barbaratik |